XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jabe soilak ez baditu dibidendu pasiboak ordaintzen hori egiteko epea bete baino bost egun aurretik, gozamendunak ordain ditzake dibidendu horiek.
Zernahi gisaz, gozamendunak ordainduz gero,
Legearen 72.1. artikuluaren arabera,
Gozamenaren kasuan azaldu dugun moduan, estatutuen bidez egokitzat jotzen diren eskubideak eman ahal zaizkio hartzekodun pignoratizioari.
Zuzenbide erkidearen arauei helduz, akzioen gaineko bahia eratzeko, akzio horien edukitza eman behar zaio hartzekodun pignoratizioari edota gainontzeko bati (KZren 1863. art.).
Alderdien arteko harremanei dagokienez, akzioen edukitza ematea nahikoa da betebehar nagusia beteko dela bermatzeko.
Orobat, bahiak gainontzekoaren kontra ondoreak sor ditzan, agerkai publikoan agertarazi behar da bahiaren egiazko data (KZren 1865 art.).
Merkataritzan, akzioen gaineko bahia agente elkargokideak baimendutako polizan edo eskritura publikoan eratzen da gehienetan.
Akzioak izendunak direnean, horien gaineko bahia endosu bidez egin daiteke, endosu horri
Akzioen gaineko bahia eratzen denean, sozietatea gainontzeko gisa hartzen da.
Hori kontuan izanik, estatutuek bazkidearen eskubideen bat ematen badiote hartzekodun pignoratizioari, sozietateak ondokoa eska dezake, eramailearentzako akzioak direnean: akzioen edukitza duenak bahiaren eratze data egiaztatzea agerkai publikoaren bidez, horrek legebideztaketa izan dezan.
Bahia akzio izendunen gainekoa denean, aldiz, akzio horien liburu-erregistroan agertzen da zein den legebideztaketa hori duen pertsona.
Dakigunez, akzio izendunen gain eratutako eskubide errealak liburu horretan idaztohartu behar dira (57. artikulua).
Akzioen gaineko bahia eratu eta horien edukitza hartzekodunari edota gainontzeko bati ematen zaionean, zordun pignoratizioak eragozpenak izan ditzake bere eskubideak egikaritzeko.
Zailtasun hori konpontzeko, hauxe ezartzen du legeak: